Perretxikoak nagusi asteburuan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko urr. 13a, 14:55
Perretxikoak izango dira protagonista Eskoriatzan urriaren 16 eta 17an. Mikologiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Luis Ezeiza guraso elkarteak egun horietarako: mendi irteera, hitzaldiak, erakusketa…

Zapatu eta domekan mikologiari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Eskoriatzan, Luis Ezeiza guraso elkarteak antolatuta. Aurten, ekimena zabaldu egin gura izan dute, eta horregatik herritar guztiei zuzenduta hainbat hitzaldi antolatu dituzte. “Hala, osatuago egongo da mikologiari buruzko ekitaldia”, eman du aditzera Rafael Salido Luis Ezeizako Guraso Elkarteko lehendakariak.

Urriaren 16an, zapatua, mendi irteera prestatu dute. 09:00etan Gorosarri plazatik irtengo dira bertan esku hartzera animatzen diren lagunak. Batzuk taldeetan eta beste batzuek euren aldetik egingo dute txangoa. Arratsaldean berriz, goizean jasotakoa sailkatu egingo dute. Horretarako, 16:30ean elkartuko dira Luis Ezeiza eskolako jantokian.

Jarraian, 18:30ean, Euskadiko perretxikoak eta Perretxikoak eta euskal sukaldaritza hitzaldiak egingo dituzte eskolako areto nagusian. Laudioko Mikologia Elkarteko kideek egingo dute berba bertan. Herritar guztiak gonbidatuta daude hitzaldietan parte hartzeko. Izan ere, “jende guztiak ulertzeko moduko gaiak izango dira mintzagai; hala nola, non aurki daitezkeen perretxikoak, nola bereiztu, jateko nola prestatu…

Domekan berriz, aurreko egunean jasotako perretxikoak ikusgai jarriko dituzte herriko plazan, 12:00etatik 14:00etara. Gainera, dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen diren guztiek: perretxiko-patea, kroketak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak