‘Eskoriatzako Herria’ Ikerketa Beka

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko urr. 7a, 11:42
Herriko argazki zaharrak oinarri hartuta, beka kaleratu du Eskoriatzako Udalak. Argazki zaharrak eskuratu, katalogatu eta digitalizatzeko beka da; 2800 euroko diru-laguntza emango dira lanak egiteko.

Udalak Eskoriatzako Herria Ikerketa Bekarako deialdia egin du. Bekaren funtsa da herriko argazki zaharrak bildu, inbentarioa egin, katalogatu eta digitalizatzea. Argazkiek historia kontatzen laguntzen dutela aintzat hartuta, Udalak beka kaleratu du; “herriaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz arduraturik” plazaratu du laguntza.

Lan hori banaka edo taldeka egiteko aukera egongo da. Lantaldea osatuz gero, proiektuaren zuzendari-arduradun bat izendatu beharko litzateke. Hala ere, guztientzat baldintza bera jarri du Udalak: hain zuzen, elkarrizketa eta dokumentazio lanak euskaraz egiteko gaitasuna izatea.

Interesatuek urriaren 11tik 26ra, Eskoriatzako alkateari zuzendutako eskaera orriarekin batera, curriculuma, lana nola egingo luketen adierazten duen memoria bat eta nortasun agiriaren fotokopia eraman beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak