KZGuneko ikastaro berriak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko uzt. 15a, 13:47
Uztailean zehar KZGunean bi ikastaro emango dituzte. Gainera, zira bat eskuratzeko aukera ere izango dute erabiltzaileek.

Oinarrizko Internet deitzen da uztailerako antolatutako ikastaroetako bat. Orain arte ere eskaintza hori izan dute interesatuek aukeran, eta bihar, egubakoitza, amaituko dituzte eskolak.

Astelehenean hasiko dira berriz ikastaroa ematen, eta 20 ordu iraungo du. Ordenagailua zer den, nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko aukera.

Bigarren ikastaroa adinekoei zuzenduta dago. Nagusi Web izena du eta hilaren 26tik 30era bitartean emango dituzte eskolak; guztira hamar ordu izango dira. Ordenagailu baten elementuak ezagutu eta erabiltzen ikasiko dute; Internet zer den, orrialde batzuk ezagutu eta batetik bestera nabigatzen ikasiko dute; azkenik, berriz, Interneten erabilera nagusiak zeintzuk diren azalduko die Aitor Madrid irakasleak.

Eskaintza berezia

Uztailean zehar eskaintza berezia dute KZGunean. Izan ere, bertako erabiltzaileek zira bat lortzeko aukera dute. Egin beharreko gauza bakarra da KZGunera beste ikasle bat eraman eta eskaintzen dituzten kurtso batetan izena ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak