Atzo, San Fermin egunean eman zioten hasiera Eskoriatzan aurtengo Udaleku Irekiei. Guztira 148 lagunek eman dute izena aurten.
Luis Ezeiza Ikastetxeko jolastokian elkartu ziren 10:00etan. Talde desberdinak egin dituzte, adinka banatuta. Hala, guztira zortzi talde egin dira aurten. Batzuek lehenengo aldiz hartzen dute parte; beste batzuek esperientzia dute udalekuetan.
Hasteko, bakoitzaren begirale eta taldekideekin elkartu eta San Ferminekin lotutako horma-irudiak egin zituzten. Goizean egindako muralak herriko kaleetan ipini eta arratsaldean entzierroa egin zuten; lehenengo San Fermini abestuz.
Izena eman duten 148 lagunak 21 begiraleren ardurapean egongo dira udalekuek irauten duten bi asteetan. Askotariko ekintzak egingo dituzte hamabost egun hauetan: mendira irteerak, igerilekura