Giro ona nagusi aurtengo San Pedro jaietan

Mirari Altube Arrese 2004ko eka. 30a, 19:19
Aurrera doaz San Pedro jaiak, eta aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili bada ere giro ona da nagusi. Gaur, 18:30etatik aurrera Umeen Danborrada izango da; eta 23:00etan, suzko kalejira Diables de Badalona taldearekin. Bihar, ostera, Euskal Jaia.

Jaiak aste barruan ospatzeak jende gutxiago egotea adierazten du sarritan. Baina San Pedro jaietan herrian dauden eskoriatzarrak primeran dabiltza. Egitarau zabala dute eskura, eta ez dago aspertzeko betarik. Haurrek beraientzako egitarauaren barruan buruhandiak, pailazoak eta Euskaraokea izan dituzte ikusgai. Malaje ikuskizunak jende ugari bildu zuen Gorosarri plazan martitzen gauean; eta pilota partidura ere jende ugari hurreratu zen martitzen arratsaldean.

Gaur gauean, ekainak 30, Correfoc edo suzko kalejira izango da ikusgai Diables de Badalona taldearen eskutik. Piroteknia elementuak erabiliz, zirrara eragingo dute herritarrengan 23:00etatik aurrera.

Bihar, uztailak 1, ostera, Euskal Jaia ospatuko dute eta giro bikaina sortuko da Eskoriatzako kaleetan. Talogileak, euskal dantzak, umeendako jolasak, herri kirolak, kalejira… eta nola ez heri bazkaria Gorosarri plazan, 14:30ean. San Pedro jaiei bukaera eman gura dionak badaki nora jo behar duen bihar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak