San Pedroko Meza Nagusia, ordenatu eta 50 urtera

Leire Kortabarria 2004ko eka. 24a, 14:00
Hiru apaiz eskoriatzarrek esango dute San Pedro eguneko Meza Nagusia. Berezitasuna da hirurok apaiz ordenatu zirela 50 urte beteko direla San Pedro egunean bertan, ekainaren 29an.contributors:

Ramon Uribetxebarria Badiola, Jose Ramon Etxabe Zubizarreta eta Javier Lezeta Villar eskoriatzarrak apaiz ordenatu ziren 1954. urteko ekainaren 29an. Orain, 50 urte geroago, San Pedro eguneko Meza Nagusia esango dute hiru herritarrok; hain zuzen, ordenatu zirela 50 urte borobil betetzen diren egunean. Meza Nagusia San Pedro parrokian izango da, 12:00etan.

Uribetxebarria, Etxabe eta Lezeta apaiz egin ziren, esan bezala, ekainaren 29 batean, eta lehenengo meza uztailaren 4an esan zuten, herriko parrokian. San Juan kaleko semeak dira hirurak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak