Isuna, HZren kartelak Ederlanen jartzeagatik

Z.V.M. 2004ko eka. 17a, 19:16
Bi eskoriatzarrei isuna jarri zieten ekainaren 11an, egubakoitza, Herritarren Zerrenda alderdiaren pankarta bat jartzeagatik.

Aurreko egubakoitzean, bi eskoriatzar Herritarren Zerrendaren pankarta jartzera joan ziren Ederlan parera. Bide-seinale batean jarri zuten. Hala, ertzainak agertu, eta legez kontrakoa zela esan omen zieten. Bi eskoriatzarrek erantzun zieten ertzainei kartelak botorik eskatzen ez zuenez legala zela. Kartela eurek biek kenduko zutela esan arren, ertzainek apurtu egin omen zuten pankarta.

Hirurehun euroko isuna jarri diote bakoitzari, bide seinale nahasmena egotzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak