Herriko bi gaztetxorendako sariak EAEko argazki lehiaketa baten

Leire Kortabarria 2004ko eka. 9a, 18:28
Jokin Merino eta Iñigo Beitia 10 urteko eskoriatzarrak irabazleetako bi izan ziren Euskal Autonomia Erkidego osoan deitutako argazki lehiaketa baten. Hain zuzen, 2004 Aste Berdea egitasmoaren barneko II. Argazki Lehiaketan saritu dituzte bi gaztetxook.

Jokin Merinok eta Iñigo Beitiak bizikleta bana irabazi dute argazki lehiaketa horretan, eta ekainaren 5ean, zapatua, egin zen sari banaketa ekitaldia, EITBk urtero antolatzen duen Betizu festan, Bilboko Erakustazokan. Umeendako modalitatean, hau da, 12 urtera arteko umeen kategorian, irabazi dute bi eskoriatzarrok, EAEko beste ume batzuekin batera.

Argazki lehiaketaren helburua zen egungo ingurumen arazoak eta horiek konpontzeko alternatibak erakusten dituzten argazkiak egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak