Guraso Eskola amaitzear

Z.V.M. 2004ko eka. 9a, 17:10
Datorren astean amaituko da Eskoriatzako Guraso Eskola. Elikadura arazoei buruz arituko dira azken saio horretan.

Eskoriatzako Udalak antolatutako Guraso Eskolaren azken saioa egingo dute datorren eguaztenean, hilak 16.

Kasu honetan, "Elikadura arazoak: anorexia, bulimia…" izango dute hizketa gai. Acabe taldeak emango du hitzaldia 18:00etatik aurrera, kultura etxean. Deialdia, 10 urte baino gehiagoko seme-alabak dituztenei gomendatu zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak