Apotzagako Auzo Etxe elkartearen urtemuga

Z.V.M. 2004ko eka. 9a, 16:43
Zapatuan, ekainak 12, Apotzagako Auzo Etxe elkartearen 25. urtemuga ospatuko dute. Egun horretarako zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Apotzagako Auzo Etxe elkarteak 25 urte bete dituela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hasi, baina, aurreko zapatuan hasi ziren. Ekainaren 5ean mus txapelketa egin zuten elkartean bertan. Lehen postuan Aretxabaletako Silvino eta Joxe geratu ziren; bigarren aretxabaletako Gabi eta Juan, eta hirugarren, Gatzagako Pequeño eta Ina sailkatu ziren.

Antolatzaileek hainbat ekintza prestatu dituzte zapaturako.

10:00etan kanpai errepika egin eta etxafuegoak jaurtiko dituzte.

12:30etan meza esango dute San Bernabe ermitan. Ondoren, luntxa egiteko asmotan dabiltzala adierazi dute San Bernabe egunaren antolatzaileek.

Hamaiketakoaren ondoren, umeentzako jolasak prestatu dituzte. okotan aritzeko aukera izango dute.

Behin jokoak amaituta, auzo-bazkaria egingo dute denek batera. Sabela ondo bete ondoren, dantza egiteko aukera izango dute bazkarian parte hartzen dutenek. Izan ere, Laja eta Mikel trikitilariek giroa alaituko dute beraien musikarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak