San Pedro jaietako esaldia aukeratu dute

Leire Kortabarria 2004ko eka. 8a, 11:59
Kuadrilen giruen igerri daixela herri txiki hontan jaixetan gazela - San Pedroak 2004. Horixe da aurtengo San Pedro jaietan edonon ikusiko dugun esaldia, udalak deitutako esaldi lehiaketan horixe aukeratu dute-eta. Jon Ander Errasti, Haritz Segura, Aitzol Alaba eta Iñigo Urrutiak asmatu dute.

San Pedro jaietako esaldi lehiaketan 39 esaldi aurkeztu dira, iaz baino dezente gutxiago, 103 aurkeztu ziren-eta orduan. 12 taldek parte hartu dute. Esaldi aukeratua kartel batean ipiniko dute jaietan, eta pegatina egingo dute.

Beste esaldi batzuk aukeratu dituzte pegatinak egiteko, irabazleaz beraz gain: Arazuak basterrien itxi San Pedruak bixi-bixi bizi (egileak: Edorta Zubizarreta, Iñaki Uribetxebarria, Josu Azkarate, David Arrieta eta Sorkunde Arteaga); Ondo pasauaz ligetako asmua eskoitzar danon lelua! (egileak: Igor Larrañaga, Mikel Otxoa-Aizpurua eta Ibai Agiriano); eta San Pedro Apostolua! Egizu Eskoriatzan mirakulua! Emaiguzu jaietan jai guztiok ospatu deigun alai! Amen! (egileak: Iraia Arana, Gorka Plazaola eta Olatz Pagaldai).

Talde irabazleak afaria izango du jaietan, Eskoriatzako jatetxe batean. Beste talde irabazleek 40 euroko sari bana jasoko dute.

Irizpideak

Udalaren esanetan, aukeratutako esaldiarekin Eskoriatzako jaietako lelo egokia aukeratu nahi izan da. Pegatinak ateratzeko aukeratutako beste esaldiekin, bestalde, juerga giroan jolaserako bidea emango duten esaldiak aukeratu nahi izan dira, baita herritar guztien umorea pizteko leloak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak