Euskara bultzatzeko ahaleginetan, Sarara

Z.V.M. 2004ko eka. 4a, 14:27
Euskara bultzatzeko egitasmoa du aspalditik Ezeiza Ikastetxeko Guraso Elkarteak. Horretarako, seme-alabekin ibilaldiak antolatzen dituzte urtero; aurten Saran izan dira.

Euskara bultzatu nahirik, Luis Ezeiza ikastetxeko zenbait guraso, seme-alaba eta irakasle Iparraldean izan ziren maiatzaren 29an. 176 lagun joan ziren,eta guztiak euskal giroan murgilduta zapatu-pasa egin zuten. Euskal Herria eta bertako kultura ezagutzeko parada eman die txangoak. Baina batez ere, seme-alabek gurasoak euskal giroan murgilduta ikusteko egin zuten bidaia.

Sarara joan ziren, eta bertako kobak bisitatu zituzten. Lau txanda zeuden leizeak bisitatzeko, bi euskaraz, eta bi gazteleraz. Nahiz eta euskaraz ez dakiten gurasoak asko izan, euskarazko txandan sartu ziren gehienak seme-alabekin batera. Guraso elkartearentzat interesgarria da seme-alabek gurasoak hizkuntzara gerturatzen ikustea.

Kobak eta inguruak ikusi ondoren, Larrun aldera joan ziren. Bertan bazkaldu ondoren, kremailera-trena hartu eta 905 metrotako mendira igo ziren. Bertatik, “gure herriaren mugak eta edertasuna ikusi genituen”, adierazi dute guraso elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak