Aurten, zortzigarrenez, Arizmendik antolatutako Ferixie ospatuko da zapatuan, ekainak 5. Saltoki mordoa egoten dira jarrita, ia 100 postu izango dira aurten Eskoriatzan. Zapatuan gauza ugari egongo da egiteko bertan:
09:00 Etxafuego jaurtiketa.
09:30 Txistularien kalejira.
10:30 VIII. Ferixien hasiera: baserriko produktuak, artisautza, abereak eta tresneria egongo da ikusgai.
11:00-14:00 Umeen txokoa:
VIII. Txorimalo Lehiaketa (4 eta 99 urte bitartekoentzat).
Euskal Karaokea plazan (2 eta 14 urte bitartekoentzat)
Tailerrak
12:00 Euskal Herriko Harrizulatzaileen lehiaketa eta erakustaldia.
12:30 Sari banaketa. Trikitilarien kalejira.
15:00 Herri bazkaria frontoian. Errifaren zozketa.