VIII. Ferixie egingo da zapatuan

Z.V.M. 2004ko eka. 3a, 17:43
Zortzigarren aldiz antolatu du Arizmendik Ferixie. Zapatuan egingo dute, eta herritarren parte hartze handia espero dute.

Aurten, zortzigarrenez, Arizmendik antolatutako Ferixie ospatuko da zapatuan, ekainak 5. Saltoki mordoa egoten dira jarrita, ia 100 postu izango dira aurten Eskoriatzan. Zapatuan gauza ugari egongo da egiteko bertan:

09:00 Etxafuego jaurtiketa.

09:30 Txistularien kalejira.

10:30 VIII. Ferixien hasiera: baserriko produktuak, artisautza, abereak eta tresneria egongo da ikusgai.

11:00-14:00 Umeen txokoa:

VIII. Txorimalo Lehiaketa (4 eta 99 urte bitartekoentzat).

Euskal Karaokea plazan (2 eta 14 urte bitartekoentzat)

Tailerrak

12:00 Euskal Herriko Harrizulatzaileen lehiaketa eta erakustaldia.

12:30 Sari banaketa. Trikitilarien kalejira.

15:00 Herri bazkaria frontoian. Errifaren zozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak