Geltoki zaharretik irten eta, saihesbidetik, goiko errotondara joango dira (Aingeru Guardako errotondara) eta handik beheko errotondara (Edelarnekora). Bueltaka ibiltzeko asmoa dute gutxi gorabehera 11:00ak eta 11:30ak bitartean. Protesta baketsua izango da, inongo kartel eta ezer gabe. Jende asko biltzeko asmoa dute, beraz, errepidean nahasmena sortu dezake.
Gaur, diputazioan bilera
Eguerdiko 13:00etan bilera dute Gipuzkoako diputazioan kaltetuen taldeko hainbat ordezkarik: Jabier Billar (zinegotzi moduan), Unai Salaberri (auzo-alkate moduan) eta Pedro Lasagabaster (Kaltetuen taldeko ordezkari moduan).
Kontua da, datorren martitzenean Foru Aldundian diputatuen bilera izango da, eta bilera horretan aztertuko dute aurkeztutako alegazioak onartu ala ez. Horregatik bada, bilera hau atzeratzea eskatzea da gaurko deialdiaren helburua. Kaltetuen ustez, Foru Aldundian ez dute izan nahiko denbora alegazioak ondo aztertzeko.
Pasa den eguaztenean bi ordezkari Eusko Jaurlaritzan izan ziren, pozik atera ziren bileratik. Beraien ustez, bertan erakutsitako jarrera oso ona izan zen.
Goiena.net-en emango dugu protesta ekitaldiaren berri.