Almen guneko eta Ezeizako ikasleak bertsotan

Z.V.M. 2004ko mai. 27a, 11:38
Ikasleen artean bertsozaletasuna bultzatzeko, bigarren urtez Ahozkotasuna eta Bersolaritza programa gauzatu da Debagoieneko hainbat ikastetxetan.

Ikasleen artean bertsozaletasuna bultzatzeko asmoz, Ahozkotasuna eta Bersolaritza programa gauzatu da Almen gunean eta Luis Ezeiza ikastetxean, esaterako. Martitzenean Ezeiza ikastetxeko aretoan ikasitakoa praktikan jarri zuten laugarren eta bosgarren mailako ikasleek.

Ekimenaren lehenengo zatian, 18 ikasle igo ziren eszenatokira, eta bertan, aurrez prestatutako hainbat bertso abestu zituzten.

Ondoren, Aitor Mendiluze bertsolaria eta programa hau gauzatzen lagundu duen irakaslea,eta Arizmendiko bi ikasle igo ziren. Inprobisatutako elkarrizketa izan zuten bi neskek, eta horiek esandakoak bertsora moldatu zituen irakasleak.

Proiekturaren nondik norakoak

Bizkaian eta Araban lehenago hasi ziren proiektu hau aurrera eramaten, baina Gipuzkoan iaz hasi ziren, eta bailarako ikastetxeetan hasi ziren ekimenarekin. Datorren ikasturtera begira, eskolez gain, gazteak bilduko dituzten bertso-eskolak sortu gura dituzte ibarrean, horrela bertsolaritza sustatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak