Diploma banaketa ekitaldian parte hartuko dute ikasleek, hauen familiartekoek, irakasleek eta unibertsitateko agintariek.
Honako hauek hitz egingo dute:
- Matilde Sainz, karrera honetako zuzendariak egingo ditu sarrerako hitzak.
- Nerea Alzola, HUHEZIko irakasle eta doktoreak egingo du hitzaldi magistrala
- Jose Antonio Mendikute HUHEZIko dekanoak ere hitz batzuk egingo ditu.
Segidan, oroigarriak banatuko dituzte, eta Iñaxio Oliveri, Mondragon Unibertsitateko errektoreak hartuko du hitza.
Azkenik, Bergarako Gabero abesbatzak Gaudeamus abestuko du.
Hamarretik zortzi, neskak
Promozioko 50 ikasleotatik, hamarretik zortzi neskak dira. Jatorriari begiratuz gero, berriz, gehienak gipuzkoarrak dira (%58). Ondoren bizkaitarrak datoz (%34), arabarrak (%4), nafarrak (%2), eta lapurtarrak (%2).
Debagoienak ditu ikasle gehien (%26).