San Pedro jaiak iragartzeko kartel lehiaketa jarri du abian Eskoriatzako Udaleko kultura zerbitzuak.
Lehiaketaren arauak
Edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan.
Parte-hartzaileek, honakoak hartu beharko dituzte kontuan: irudia jaietako egitarauaren azalean erabiliko da, eta egitarauaren neurria 21X10 cm denez, lanek neurri hori izan behar dute gutxienez. Nahi den teknika erabiltzeko aukera dute parte hartzaileek.
Kartelek derrigor 2004ko San Pedro Jaiak. Eskoriatza testua eraman beharko dute. Lanak Udaletxera nahiz kultura etxera eraman beharko dira ekainaren 4ko 14:00ak baino lehen.
Irabazleak, 300 euroko saria jasoko du. Antolatzaileei egoki irudituz gero, erakusketa antolatuk dute aurkeztutako lan guztiekin.