Jaiak ondo pasatzera gonbidatzeko, ligatzeko, San Pedroak, jaiak, euskara eta gaztedia elkartzeko Horretarako eta gehiagorako erabiliko da San Pedro jaietako esaldia. Lehiaketa honen bidez aukeratuko dute esaldi hori.
Baldintzak
Parte hartzeko baldintza bakarra da 13 urtetik gorako eskoriatzarra izatea. Hiru edo bost laguneko taldetan parte har daiteke. Talde bakoitzak nahi bezain beste esaldi aurkez ditzake. Horretarako, udaletxean eta kultura etxean ipiniko dituzten posta kutxetan bota beharko da esaldia, kartazal baten barruan. Kartazalean taldearen izena ipini beharko da, eta beste kartazal itxi batean, datuen txartela. Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa bultzatzen duten esaldiak, edo sexistak direnak.
Ekainaren 8an aditzera emango da zeinek irabazi duen, eta San Pedro jaietan, kartel bat ipiniko dute Herriko Plazan esaldi irabazlearekin. Beste esaldi batzuekin, pegatinak aterako dituzte. Talde irabazleak afari bat irabaziko du; pegatinak egiteko erabiliko dituzten esaldien egileek, 40 euro.