Gaur, ezohiko osoko bilkura

Z.V.M. 2004ko mai. 17a, 14:33
Gaur ezohiko osoko bilkura egingo dute Eskoriatzako udaletxean. 19.00etan elkartuko dira udal ordezkariak.

Gaurko ezohiko osoko bilkuran bi gai jorratuko dituzte. 19:00etan hasita Udaletxean elkartuko dira.

Batetik, Europako hauteskundeetan herriko mahaietan egongo diren kideak aukeratuko dituzte zozketa bidez.

Bestetik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuak 2004ko martxoaren 29ko aginduaren aurka errekurtsoa aurkeztuko dute. Horren bidez, Eskoriatzako bigarren sektorean dauden 16 etxebizitza sozialetarako hautaketa eta horiek esleitzeko prozesuari hasiera emango diote gaurko ezohiko osoko bilkuran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak