Mirvat enpresari ziurtagiria eman diote ingurumena errespetatzeagatik

Z.V.M. 2004ko mai. 12a, 16:57
Eskoriatzako Mirvat enpresak IHOBE elkarte anonimoak ematen duen Ekoscan ziurtagiria jaso du; ingurumena ahalik eta gehien errespetatzen saiatzen delako. Kooperatibak duen arazketa instalazioak lan hori egiten laguntzen du, kutsadura murriztuz.

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek ingurumena zaintzen dutela ziurtatzen duen agiria ematen du IHOBEk. Eta Eskoriatzako Mirvat enpresari eman berri diote agiria.

Ingurumena zainduz

Mirvat S. Coop. 1981ean sortu zen. Estaldura elektrolitikoak egiten dituzte bertan. Aingeru Guarda pasealekuko kooperatibak ingurumena zaintzeko helburuarekin arazketa instalazioa eraiki zuen. Hala, estaldura elektrolitikoak egiteak dakarren kutsadura murrizten dute. Horregatik eman diete Ekoscan ziurtagiria; alegia, “ingurumenari ahalik eta kalte txikien egiteko bideak jartzen dituztelako”. Hala adierazi digute Mirvat enpresak ordezkariek.

Ekoscan araua

IHOBE saiatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek ingurumen presioak eta inpaktuak txiki ditzaten. Horretarako, eragile pribatuak informatu, sentsibilizatu eta abian jarritako proiektuak betetzera bultzatzen ditu. IHOBEren 2004ko Ekoscan Arauak ingurumena hobetzea du helburu. Arau pribatua da, eta hori betetzen duten enpresei urtero egiten zaie ikuskaritza, ingurumen kontuetan hobekuntzak izan diren ziurtatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak