Diploma banaketa ekitaldia egingo da ostiralean HUHEZIn

A. Leibar 2004ko mai. 10a, 20:15
Datorren ostiralean, hilak 14, diplomak banatuko zaizkie Humanitateak-Enpresa ikasketak amaituko dituzten laugarren promozioko ikasleei. Ekitaldia Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egingo da, eraikin klasikoaren klaustroan. Diploma banaketan Bingen Zupiria ETBko zuzendariak parte hartuko du. Guztira 66 ikaslek jasoko dituzte diplomak.

Egitaraua

Diploma banaketa arratsaldeko 18:00etan izango da. Ekitaldian eta parte hartuko dute ikasleek, hauen familiartekoek, irakasleek eta unibertsitateko agintariek. Honako hauek hitz egingo dute:

  • Juanjo Otaño, karrera honetako zuzendariak egingo ditu sarrerako hitzak.
  • Bingen Zupiria, Euskal Telebistako zuzendariak egingo du hitzaldi magistrala: "Komunikazioaren Garrantzia Gizartean".
  • Jose Antonio Mendikute HUHEZIko dekanoak ere hitz batzuk egingo ditu.
  • Oroigarriak banatuko dira.
  • Iñaxio Oliveri, Mondragon Unibertsitateko errektoreak hartuko du hitza.
  • Gaudeamus. Gabero abesbatzak kantaturik, Bergarakoa.

Laugarren promozioa

Euskal Herriko 66 ikaslek jasoko dituzte diplomak ostiralean, HUHEZIn lau urte ikasi ondoren. Lautik hiru neskak dira. Jatorriari begiratuz gero, berriz:

  • Gehienak gipuzkoarrak dira (%75).
  • Ondoren bizkaitarrak datoz (%22).
  • Eta, azkenik, lapurtarrak (%1,5).

Ikasle gehienak Debagoienekoak dira (%42,5). Eta hauen artean atxabaltarrak dira nagusi (9), arrasatearrak (8), bergararrak (5), eskoriatzarrak (3) eta oñatiarrak (3).

Ikasleen curriculumak, enpresetara

Laugarren urtez jarraian, HUHEZIk 1.000 aldizkari argitaratu ditu, Humanitateak-Enpresa karrerako 4. promozioko ikasle guztien curriculumekin.

Curriculum horietan informazio baliagarria ematen da enpresentzat: ikaslearen nortasun agiriak eta zein enpresatan egin dituen praktikak eta Karrera Amaierako Proiektua.

Beti bezala, aldizkari horiek banatuko dira Euskal Herriko 1.000 enpresatan, ikasle bukatu berriek aukera handiagoak izan ditzaten lana bilatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak