Herri Urratserako autobusak antolatu dituzte

Z.V.M. 2004ko api. 29a, 13:41
Herri Urratsera joateko txartelak salgai jarri dituzte Axtrokin eta Tortolis ludotekan. Maiatzaren 6a baino lehen erosi beharko dira.

Herri Urrats maiatzaren 9an ospatuko da Senperen. Bertara joan nahi izanez gero, autobus txartelak jarri dituzte salgai Axtroki elkartean eta Tortolis ludotekan.

Axtrokiko bazkideek 7 euro ordaindu beharko dute txartela; gainerakoek 9 euro. Maiatzaren 6a baino lehen erosi beharko dira aipatutako txartelak. Autobusa 8:00etan irtengo da Eskoriatzatik, eta itzulerako autobusa 19:00etan Senperen.

Hala ere, euskal festara laguntzera joan nahi dutenek doan izango dute autobusa. Horretarako, maiatzaren 6a baino lehen Axtrokira deitu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak