Herensugearen kontakizuna
Zazpi buruko Herensugearen elezaharra da, euskal mitologiako pertsonaia. Kontakizun hau guganaino iritsi da Resurreccion Maria de Azkueren eta Jose Maria Barandiaranen eskuetatik. Txotxongilo taldeak taularatu du eta egokitu du, neska-mutilei gure herriko elezaharrak erakusteko helburuarekin, beren kultur ondarea era baita.
Samurtasunez betetako ipuina da. Dekoratuaren edertasunak, taulan agertzen diren txotxongiloek, argi-jokoek eta musikak denak hunkitzen dituzte, handi nahiz txiki, ipuin klasikoak zirraragarriak baitira. Denok ontasuna eta justizia garaile irteten direla ikusiko dugu, eta bestela, borroka egin behar dugula hala izan dadin.