Aitzorrotz eguna ospatuko da maiatzaren 2an

Z.V.M. 2004ko api. 23a, 19:07
Aitzorrotz eguna maiatzaren 2an egingo da. Ekitaldiz beteriko eguna; antolatzaileek parte hartzera deitzen ditu herritarrak.

Aitzorrotz Eguna ospatuko da maiatzeko lehen domekan. Atxorrotx ONGa, Arizmendi eta kultura etxeak antolatu dute eguna.

Aitzorrotzera igoko dira 9:30etan eta 11:30etan meza egongo da bertan. Ondoren, trikitilariak eta bertsolariak arituko dira, Mañukorta eta Azpillaga.

Bazkaldu ere bertan egingo dute. 80 bazkari-txartel jarriko dituzte Inkernu eta Urrestilla tabernetan salgai. Erosteko azken eguna hilaren 30a izango da, eta bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.

17:00etan Aitzorrotzetik jaitsi, eta herriko plazan Kaixo taldearen eskutik dantzaldia egongo da, 18:30etatik aurrera. Bertan, herritarrek egindako patata tortilak jasoko dituzte. Horregatik, herritarren laguntza gura dute. Jasoko den dirua, Atxorrotx ONGaren proiektuei eta Eskoriatzan atzeratuekin lan egiten duen taldeari laguntzeko izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak