Aste Santutan kiroldegiko ordutegiaren aldaketa

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko api. 6a, 13:28
Eskoriatzako kiroldegiko arduradunek, Aste Santuetan ordutegi aldaketa egongo dela eman dute jakitera.

Eskoriatzako kiroldegiak, Aste Santua dela-eta, aldaketak egingo ditu ordutegian. Lehenengo egunetan izango dira ordutegi aldaketak, eguenetik domekara.

Apirilaren 8an, 9an, 10ean eta 11n kirol instalazioak goizez bakarrik irekiko dituzte, 09:30etik 13:00etara. Bestalde, astelehenean erabiltzaileek ez dute kiroldegia erabiltzeko aukerarik izango, ateak itxita egongo baitira.

Hurrengo egunetan normaltasunez egingo dute lan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak