Eguneko zentroa martxoaz geroztik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko api. 1a, 12:14
Martxoaz geroztik eguneko zentroa dago herrian. Zazpi pertsona joaten dira bertara, 9:00etatik 18:00etara, eta batez ere, errehabilitazio ariketak egiten dituzte.

Eskoriatzan eguneko zentroa ireki zuten martxoan. Zazpi pertsona daude bertan, baina guztira 15 pertsonentzako tokia dago. Endekapenezko gaixotasuna duten adinduei errehabilitazio zaintza eskainiko zaie, besteak beste. Horrela, bizitza kalitate hobea eskaini gura zaie.

Goizeko 9etan irekitzen dituzte egoitzako ateak, 18:00ak arte. Gosaria, bazkaria eta askaria ematen zaie erabiltzaileei. Baina ez da egoitzan egiten duten bakarra. Bertan, besteak beste, oroimena landu, eskulanak eta errehabilitazioa egiten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak