Torrebason, Almen ikastolaren gainealdean 3 lursail prestau ditu Udalak. Lursail hauetan 30 partzela egingo dira, gero erretiratuen esku utzi eta bertan ortua jarri dezaten. Partzela edo ortu bakoitza 60 metro karratukoa izango da, eta ura partzela guztietara helduko da. Gainera txabolatxo bat ere eraikiko da erretiratuek euren baratzeko tresnak gordetzeko.
Gaur arteko epea izan dute erretiratuek udaletxean izena eman eta horietako ortu bat eskuratzeko. Izan ere interesetuen artean zozketa eginda erabakiko da lursail bakoitza nori egokituko zaion.
Printzipioz, bost urtetarako uztiko zaie ortuak. Eta ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Duela zenbait urte Ezker Batuak proposatutako proiektua izan da. Eta azkenean egi bihurtuko da. Proiektu honen helburua da erretiratuen aisialdia betetzea. baita ortuan lortutako produktuekin erretiratuengan ilusioa piztea ere.