Udalekuetako begirale izateko epea zabalik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko mar. 25a, 17:42
Eskoriatzan uztailean egingo diren udalekuetako zuzendari eta begirale izan nahi dutenek, martxoaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dute curriculuma.

Eskoriatzako Udalak antolatuta, uztailean egingo diren udaleku irekietarako zuzendari eta begirale izan nahi dutenentzako deialdia luzatu du. Interesatuek martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute curriculuma kultura etxean edo udaletxean. Bete beharreko baldintza batzuk daude: 18 urte beteta izatea eta euskaraz berba egiten eta idazten jakitea. Kontuan hartuko dira, bestalde, begirale titulua izatea, esperientzia, bizitokia...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak