Txinaren gaineko diaporama eta bidai kronika, eguenean

Leire Kortabarria 2004ko mar. 10a, 11:56
Jon Abril eta Asier Gogortza kazetariek Txina, dragoia ernatzen delarik Txinan barrena egindako bidaiaren kronika egingo dute bihar, eguaztena, kultura etxean, 19:30ean. Axtroki euskara elkarteak antolatu du.

Jon Abril eta Asier Gogortza beratarrek bidaia egin zuten Txinan barrena, eta hor ikusi eta bizi izandakoen berri emango dute bihar, martxoak 11. Txina, dragoia ernatzen delarik izeneko diaporamaren bidez egingo dute bidaiaren kronika. 500 argazki inguru dira, honako gaien inguruan: hiri handiak; barnealdea; etniak; matriarkatua…

Egileen esanetan, aldaketa handiak bizi izaten ari den herria da Txina, bizitzako arlo guztietan. Mundu guztia Txinara begira dagoen honetan, gure bidaiarekin herrialde ezezagun hori hurbildu nahi dizuegu, diote. Izan ere, gehien esaten dena da ekonomia potentzia bihurtuko dela Txina; baina kazetariok txinatarren izaeraren eta bizimoduaren inguruko gogoeta proposatzen digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak