Radar enpresan egin dituzte 25.urteurreneko ekitaldiak

Gorka Etxabe 2004ko mar. 5a, 16:22
Eskoriatzako Radar enpresak 25 urte bete ditu, eta urteurreneko ekitaldiak egin dituzte gaur. Goizean bisita gidatua egin dute eta eguerdian ekitaldia egin dute lantokian. Besteak beste, MCCko Zuzendariorde Fernando Gómez-Acedok eta Fagor Etxetresna Elektrikoko Errektore Kontseiluko Presidente Javier Gantxegik esku hartu dute ekitaldian.

Eskoriatzako Radar enpresak 25 urte bete ditu gaur, eta urteurrena ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Etxetresna elektriko txikien negoziora bideratutako enpresa da Radar, eta Fagor-ek sortu zuen orain 25 urte.

Gaur, urteurrena ganoraz ospatzeko, zenbait ekitaldi egin dituzte Eskoriatzako lantokian. 11:30ean bisita gidatua egin dute enpresako langile eta bisitariendako. Besteak beste, lapikoak egiten dituzte Radarren, eta nola egiten dituzten ikusteko aukera izan dute bisitariek.

Gero, eguerdiko 12:30ean ekitaldi ofizialari hasiera eman diote, eta ekitaldi horretan izan dira, besteak beste, MCCko zuzendariorde Fernando Gómez-Acedo eta Fagor Etxetresna elektrikoko Errektore Kontseiluko presidente Javier Gantxegi.

Langileek bazkaria egin dute Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean

Fagor etxetresna elektrikoak enpresako zuzendari nagusi Pablo Mongelos-ek eta Radar-eko gerente Jesus Irurek ere esku hartu dute ekitaldian. Guztiek gogora ekarri dute enpresaren ibilbidea, eta langileendako esker oneko hitzak izan dituzte.

Hain zuzen ere, ekitaldiaren ostean, Radar-eko langileek bazkari ederra egin dute Leintz Gatzagako jatetxe ezagun batean. Guztiek ospatu dute Radar enpresaren 25.urteurrena, ea beste 25 betetzen dituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak