Literatura astearen aurkezpena egin dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko mar. 4a, 13:29
Datorren astean Filosofia ardatz izango duen literatura astea egingo da Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Ekimenaren aurkezpena egin dute goizean.

Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean VI.Literatura Astearen aurkezpena egin da goizean.

Bertan egon dira Matilde Sainz Hezkuntza lerroko zuzendaria, Arantza Ozaeta Fakultateko Hizkuntza irakaslea, Maider Otamendi Eskoriatzako kultura zinegotzia eta Fito Rodriguez EHUko irakasle eta UEUko kidea.

Datorren asteko nondik-norakoak azaldu dituzte, eta Kant ardatz duten jardunaldiak direnez, filosofoari buruzko hainbat datu eskaini ditu Fito Rodriguezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak