Errepublika eta Espainiako gerra, erakusketa baten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko mar. 3a, 17:07
Udalak Errepublika eta Espainiako gerra gaitzat hartu eta erakusketa bat antolatu gura du. Horretarako, baina, herritarren laguntza eskatu du.

Udalak Errepublikari eta Espainiako gerrari buruzko erakusketa antolatu gura du apirilaren 17tik maiatzaren 2ra. Laguntza behar du horretarako: gai horren inguruko materiala (dokumentuak, argazkiak,…) dutenei, horiek uzteko eskatu nahi diete antolatzaileek.

Udalak, materiala ongi zaindu eta erakusketa amaitutakoan jabeei egoera onean itzultzeko konpromisoa hartzen duela adierazi du.

Informazio gehiagorako, Eskoriatzako kultura etxera jo, edo 943 71 46 88 telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak