Uztailean hasiko dituzte A-1en Eskoriatza iparra - Arlaban arteko lanak

Eneida Iturbe 2004ko mar. 1a, 10:46
Eibar-Gasteiz autobidearen Eskoriatza iparra-Arlaban tartea eraikitzeari ekingo diote uztailean. Gipuzkoako azpiegiturarik garestiena izango da Arlaban-Eskoriatza tartea, eta Arlabango tunela A-1 autobideko luzeena.

Bidegi foru enpresak kudeatzen ditu A-1 eta A-8 errepideak. Horren harira, enpresa horrek tarte berriko lanak egiteko arduraduna aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak uztailean hasi eta 2007ko hil berean bukatuko dituzte.

Aurrekontua: 205 milioi euro

Lan horiek egiteko 205 milioi euroko aurrekontua dago. Hala, Gipuzkoan egiten den errepide azpiegiturarik garestiena izango da 10,48 kilometro izango dituen zati hori.

Tunelak eta bide-zubiak

Eskoriatza iparra-Arlabango errepidean bi tunel eta bost bide-zubi eraikiko dituzte. Arlabango mendatea igo beharrik ez izateko 3,3 kilometroko tunela eraikiko dute. Errepideko tunelik luzeena izango da hori, eta munduko segurtasun sistema aurreratuenak izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak