Arlaban berriz itxita

Deiane Arrieta 2004ko ots. 13a, 21:16
Bi kamiok istripua izan dute arratsaldeko 16:00ak aldera. Ondorioz Arlabaneko zirkulazioa eten egin du Ertzaintzak. Gaueko 21:00etarako dena normaltasunera itzultzea espero da.

Burnizko bigak zeramatzan kamioi bati bigak erori zaizkio. Eta ondorioz, kontrako norabidean zetorren kamioia zangara joan da. Zangara joan den kamioia matxuratu egin da bigek gasoil depositoa zulatu baitio. Bi kamioiak errepidean geldi egon behar izan dute garabia etorri artean.Horrexegatik, Ertzaintzak zirkulazioa eten egin du Arlabanen.
Garabia arratsaldeko 18:00etan heldu da, eta Herrizaingo Sailaren esanetan, gaueko 21:00etan dena normaltasunera itzuliko da.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak