Huheziko ikasle batek proiektua egin du eskaintzeko erretiratuei unibertsitate ikasketak

Gorka Etxabe 2004ko ots. 13a, 12:11
Huheziko ikasle Joan Salas-ek egin du ikasketa amaierako proiektua. Debagoienean erretiratuek unibertsitate ikasketak egiteko dituzten aukerak aztertu ditu. Gaur egun UNEDek bakarrik eskaintzen die ikasketak gure ibarreko erretiratuei.

Mondragon Unibertsitateak ez du eskaintzarik, bai ordea Deustuko unibertsitateak, Euskal Herrikoak, Nafarroakoak eta Matia fundazioak. Debagoienean UNEDek bakarrik eskaintzen die aukera erretiratuei unibertsitate ikasketak egiteko.

Bost mila lagun baino gehiago daude Debagoienean 55 eta 74 urte bitartekoak, eta horiei zuzendutako proiektua egin du Joan Salas ikasleak. Karrera amaierako proiektua besterik ez da, baina Huheziko zenbait irakasleri oso interesgarria iruditu zaie.

Dena dela, oraindik ez dago inolako zehaztasunik proiektuaren gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak