Lurrazpiko edukiontzien funtzionamendua erakutsi dute

Deiane Arrieta 2004ko ots. 11a, 21:20
Dorleta auzoan daude ibarreko lurrazpiko edukiontzi bakarrak. Zaborra biltzeko edukiontzi hauek nola funtzionatzen duten erakutsi dute gaur Juan Carlos Bengoa alkateak eta edukiontziak jarri dituen enpresako zuzendariak. Debagoineko beste udaletako zinegotzi batzuk eta zenbait herritarrek ikusi dute nola funtzionatzen duten.

Zaborra biltzeko lurrazpiko 4 edukiontzi daude Dorleta auzoan: bata zaborra jasotzeko, bestea paper eta kartoia jasotzeko, bestea ontziak biltzeko eta azkena beira jasotzeko. 4 metro kubikotako edukiera du bakoitzak.

Herritarrek zaborra ontzietara bota ondoren, mando batekin aginduak eman eta zakarra jasoko dute kamioek. Zaborra jasotzeko beraz, ez da langilerik behar. Mando hauek edukiontzien mugimenduak kontrolatzeko baino gehiagorako ere balio dute. Izan ere, memoria bat ere badu eta zaborra ze ordutan jaso den memorian gordetzen du, besteak beste.

Eskoriatzakoak dira Debagoienean jarri diren lehenengo lurrazpiko edukiontziak. Baina Debagoineko beste udal batzuk ere interesatuta daude zaborra biltzeko sistema honetan. Izan ere asko dira eskaintzen dituzten abantailak. Besteak beste, usainik ez da sortzen horrela, eta zaborra ez da oztopo kalean ibiltzeko. Abantaila hauek ikusita, gero eta leku gehiagotan daude lurrazpiko edukiontziak. Espanian guztira, 4500 lurrazpiko edukiontzi daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak