Taberna mozorrotuen lehiaketa deitu du Udalak

Leire Kortabarria 2004ko ots. 10a, 12:22
Aratuste giroa pizteko asmoz, mozorrotutako tabernen lehiaketa deitu du aurten Udalak. 250 euroko sari bakarra banatuko dute otsailaren 21ean, zapatua, Herriko Plazan, 00:00etan.

Lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea; izan ere, ostalaritza establezimendu guztiak hartuko dituzte kontuan. Parte hartu nahi ez baduzue, 943 71 46 88 telefonora deitu beharko duzue.

Oinarriak

Lokal bakoitzaren mozorroaren gaia librea izango da. Saria banatzerakoan honakoak hartuko dituzte kontuan: irudimena, originaltasuna, lokalaren sarrerako eta barruko dekorazioa, tabernako zerbitzarien mozorroak, musika eta beste edozein xehetasun.

Epaimahaia Udal Kulturako batzordeko kideek eta horretarako izendatutako lagunek osatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak