Santa Ageda mutilek, aurten ere, egin dituzte eurenak eta bi. Etxafuegoak lagun, herriko bazterrak nahastu dituzte. Horrexegatik, hainbat herritar kexu dira, eta Santa Ageda mutilen jokaera salatzera hurreratu dira udaletxera.
Eskoriatzako Udalak ez zuen inondik inora, Santa Ageda mutilen jarrera hau espero. Udaleko arduradunak kintoekin bildu izan dira, behin baino gehiagotan. Udalak etxafuegoak botatzeko ordutegia finkatu zuen: eta goizeko 8etatik 12etara bitartean boatzeko baimena eman zuten. Kalteak ordaintzeko fidantzarik, ordea ez zuten finkatu.
Udalak konfidantza osoa zuen kintoengan. Eta horrelako sarraskiak gertatuz gero, zein neurri hartu ere ez zuten aurreikusi. Baina eginiko sarraskiak ikusita ,Eskoriatzako Udalak neurriak hartuko dituela esan digu.
Herritarrak bitartean, kexu.