Guraso eskola abian jarriko da otsailean

Leire Kortabarria 2004ko urt. 27a, 13:48
Guraso Eskola abian jarri du Udalak, otsailetik ekainera, eta matrikula egiteko epea zabalik dago, Udaletxean edo kultura etxean, otsailaren 6ra arte. 10 euro kostatuko da.

Eskoriatzako guraso guztiei dago zabalik deialdia guraso eskolan parte hartzeko. Ikasturtea ekainera arte izango da. Kultura etxean elkartuko dira parte hartzaileak eta dinamizatzaileak, 18:00etan, ordu eta erdiko saioetan.

Egutegia finkatuta dago.

Honako gaiak landuko dituzte, ondoan zehaztutako egunotan:

  • Baloreen heziketa (otsailaren 17an eta 18an);
  • Eskola porrotaren prebentzioa (martxoaren 17an);
  • Seme-alaben sexualitatea (apirilaren 20an eta 21ean);
  • Gurasoen eskubideak (maiatzaren 18an)
  • Elikadura arazoak (ekainaren 16an).

Saio guztietan zein batzuetan parte hartzeko aukera dago. Saio batzuk adin jakin batzuetako umeen gurasoei daude gomendatuta; beste batzuk orokorrak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak