Eskoriatzari buruzko saioa

Goiatz Arana Begiristain 2004ko urt. 12a, 17:08
Eskoriatzari buruzkoa izango da urtarrilaren 13ko Goitbko Goienan herriz-herri saioa. Juan Karlos Bengoa alkatea aurrez aurre elkarrizketatuko du Alberto Gorritibereak, eta herritarrek ere izango dute hitza.

Herriko proiektuen edota herritarren kezken gainean galdegingo dio Alberto Gorritibereak Juan Karlos Bengoa Eskoriatzako alkateari. Saioa ez da, ordea, alkatearen berbetara mugatuko eta herritarrek ere izango dute hitza; eskoriatzarrek zuzenean parte hartu ahal izango dute saioan, 943 71 23 93 telefono zenbakira deituz.

Denetariko erreportajeak

Galdera-erantzunen artean erreportajeez gozatzeko aukera eskainiko du saioak:

  • Gipuzkoako Ikastolen elkarteko lehendakari Joxe Ramon Zubizarretak bere ikuspuntuaren berri emango du.
  • Isabel Guridik eta Arrate Landak Museo-Eskola berriaren nondik norakoak azalduko dituzte.
  • Unai Salaberria, Maringo auzo alkatea, elizatea mehatxatzen duten proiektuen gainean mintzatuko da.

Herriz-herri

Hamabostean behin eskaintzen du Goitbk Goienan herriz-herri saioa. Debagoieneko herrietako eta Aramaioko proiektuak eta arazoak mahaiaren gainean jartzea du helburu. Saioak ordubete irauten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak