EHNA egiteko aukera Eskoriatzan

Deiane Arrieta 2003ko abe. 9a, 21:07
Abenduaren 14an EHNA tramitatzeko aukera izango dute eskoriatzarrek. Udaleko pleno aretoan egin ahal izango da.

"Bai Euskal Herriari" taldeak eta Eskoriatzako Udalak EHNA tramitatzeko deia egin die herritarrei. Abenduaren 14a izango da EHNA egiteko aukera udaletxeko pleno aretoan .Eta EHNA tramitatzeko aukera paregabea izango da.Izan ere jai giroa izango da Eskoriatzako kaleetan.

Interesatuek honako ordutegian jo beharko dute udaletxera:

  • Goizez 12:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

EHNA tramitatzeko beharrezkoak

Euskal Herriko naziotasun agiria eskuratu ahal izateko, 3 argazki, 15 euro eta errolda agiria aukeztu beharko dira udaletxean. Jakin, errolda agiria aldez aurretik eskatu beharko dela udaletxean.

Abenduaren 14an EHNA tramitatzeko aukera ez dutenek, udaletxeko ateak ere zabalik izango dituzte goizetan 10:00etatik 13:30era. Eta ostegun arratsaldetan baita, 15:30etik 17:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak