97 urte bete zituen Eskoriatzako nagusienak

Mirari Altube Arrese 2003ko abe. 2a, 11:09
Bolibar auzoko Karoi baserrian bizi den Andres Agiriano da Eskoriatzako edadetuena. Azaroaren 30ean, San Andres egunean hain zuzen, bete zituen 97 urte. Osasunez ondo eta burua argi duela bizi da Andres Bolibarren.

Maria Goiz emaztearekin, honek ere 94 urte ditu, eta Zezilio semearekin bizi da Andres Bolibarren. Dagoeneko 70 urte daramatzate ezkonduta Andresek eta Mariak, eta otsailaren 23an 71 beteko dituzte. Badituzte aitzakiaren bat edo beste, Mariak gehiago, baina burua argi daukate biek eta osasunez ere oso ondo dabil Andres: soldaduska garaia, Espainiako gerra zibila, gerra ostea… guztiak ditu gogoan. Basoan eta egurrekin lan asko egindakoa da, ikazkin, karea egiten, ardiak eta behiak gobernatzen… zer ez du egin Andresek! Eta zein ote da bada hain osasun ona izatearen arrazoia? Ondo jan, ardo ona tamainan edan, eta bizitza lasaia izan, ez dago besterik Andres Agirianoren esanetan.

Gipuzkoako Kutxak oparia

Oparia eraman zioten azaroaren 30ean, domekan, Andresi Gipuzkoako Kutxako kideek. Izan ere, bera da Kutxan aurrezki-libretarik zaharrena duen gipuzkoarra. Gogoan du Andresek 17 urterekin zabaldu zuela aurrezki-libreta: "Egur batzuk saldu nituen Gasteizen eta 4.000 pezeta kobratu. Horiek non sartuko eta libreta zabaldu eta bertan gordetzea erabaki nuen. Luzaroan izan nuen diru hori".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak