Ikuskizun berria aurkeztuko dute Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoek

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 28a, 12:31
Poxpolin Marisorgin ikuskizun berria aurkeztuko dute hilaren 29an Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoek. 17:00etan izango da kiroldegian, eta Eskoriatzako umeekin batera ibarreko herri guztietakoak batuko dira. Sarrerak oraindik salgai daude: Dorleta liburu dendan, ludotekan eta Axtroki EEn.

Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak ikuskizun berriarekin datoz bihar Eskoriatzara: Poxpolin Marisorgin. Gaur egingo dute Markinan ikuskizunaren aurkezpena, eta dagoneko, bihar, gure herrian izango ditugu.

Poxpolin Marisorgin sorgin izan gura duen neskatoa da. Osaba Nikasiok, ostera, ez du horrelakorik entzuterik ere gura, eta bere eskuetan dagoen guztia egingo du ez dadin sorgin izan. Hala ere Marisorginek izango ditu lagundu gura dioten lagun bi: Takolo eta Porrotx.

Behar bada Pirritxen falta igarriko dute umeek biharko ikuskizunean, ez da-eta egongo; izan ere, umea izan berri du, eta oraindik ez da lanean hasi. Hala eta guztiz, Takolo eta Porrotx lagun askorekin datoz, eta Eskoriatzan batuko diren umeek ondo baino hobeto pasa dezaten ahaleginduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak