Auzo eta mendi bideen inbentarioa egiten dabil udala

Deiane Arrieta 2003ko aza. 26a, 21:26
Udala auzo eta mendiko bideen ezugarriak batzen eta publiko edo pribatuak diren zehazten dabil.Orain arte, horrelako informaziorik biltzen zuen dokumenturik ez da izan udaletxean.

Eskoriatzan mendi eta auzoetako bide asko daude.Baina bide hauek zein diren eta ze egoeratan dauden zehaztu gabe dago.Hutsune hau betetzen dabil Tomas Madinabeitia.

Bide bakoitzaren luzeera, zabalera eta ezaugarriak kontutan hartzen dira lehendabizi.Baita zein egoeratan aurkitzen diren ere.Guzti hau bilduko da udalaren inbentarioan.

Inbentario hau egin eta gero, udalak egin nahi du ordenantza bat.Ordenantzak helburutzat du bideen erabilera eta mantenua erraztea.Udalak espero du ordenantza datorren urterako eginda izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak