Santa Zezilia eguna ospatzen

Deiane Arrieta 2003ko aza. 21a, 17:49
Haurrek antzezlan bat ikusi ahal izan zuten frontoian joan den ostegunean, hilaren 20an. Ostiralean, kontzertua eskeniko du Eskoriatzako Musika Bandak San Pedro parrokian. Bi ekitaldi horiek Eskoriatzako Musika Eskolak antolatu ditu. Helburua, Santa Zezilia eguna ospatzea da.

Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da. Eta Santa Zezilia musikarien zaindaria da. Hori dela eta, Eskoriatzako Musika Eskolak zenbait ekitaldi antolatu ditu.

Ostiralean, hilaren 21ean, gaueko 9etan izango da kontzertua San Pedro parrokian. Kontzertua eskeniko du Eskoriatzako Musika bandak.

Ostegunean haurren txanda izan zen. Frontoia haur eta gurasoz bete zen. Eta Txatxilipurdi taldeak antzezlana aurkeztu zuen. Antzezlana musikarekin estuki lotuta zegoen. Haurrek oso ezagunak diren kantak abestu zituzten, antzerki obrako lagunekin batera. Antzezlana amaitutakoan haurrek merienda izan zuten

Bi ekitaldi horiek, Eskoriatzako Musika eskolak antolatu ditu. Eskolaren helburua Santa Zezilia eguna berezia egitea da.Horretarako, urtero antolatzen dituzte ekintza desberdinak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak