Bertsotan Euskara Landu ikastaroa emango du Xanti Iparragirrek

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 21a, 17:06
Kontzejupe plataformak Bertsotan Euskara Landu ikastaroa antolatu du. Bertsoen bitartez euskara lantzea du helburu ikastaroak, baita afal osteko bertso umoretsuak botatzen irakastea ere. Xanti Iparragirrek emango ditu eskolak.

Laster jarriko du abian Kontzejupe plataformak Bertsotan Euskara Landu ikastaroa. Oraindik izena emateko aukera dago, gainera. 22 urte kanpoan pasatu ostean berriz Eskoriatzan bizi den Xanti Iparragirre izango dute irakasle. Ikastaroa abian jartzeko gogoz dago Xanti, eta honela dio berak: "Nire gogoa ez da plazako bertsolariak egitea. Afalosteko giroan, bertsoak kantatzen irakatsi gura diet. Umorea eta euskara uztartuz ekitaldi batzuk egitera bultzatu gura ditut nire ikasleak. Bertsoak edozein euskalkitan kanta daitezkeela erakutsi gura diet. Ikastaro malgua izango dela ere argi utzi gura dut".

Hori eta gehiago kontatu digu Xantik gaur, azaroak 21, kaleratu dugun Ze barrin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak