XIV. Mendi Bizikleta Ibilaldia, domekan

Aintzane Gardoki 2003ko urr. 16a, 17:24
Oraingo domekan, hilaren 19an, XIV. Mendi Bizikleta Ibilaldia egingo dute. 43 kilometro izango ditu ibilbideak, eta txirrindulari asko espero dituzte.

09:30ean aterako dira txirrindulariak Herriko Plazatik. Parte hartu gura duenak ordu erdi lehenago eman beharko du izena, plazan bertan, eta ezinbestekoa izango da kaskoa eramatea. Aurtengo ibilaldiak 43 kilometro izango ditu: Bolibar auzora joango dira lehenengo, eta Aitzorrotz, Bentafria, Jarindo, Albiña, Kurtzeta eta Asentziotik behera, herrira itzuliko dira.

Hainbat zerbitzu eskura

Mediku zerbitzua, asegurua, aldagela eta dutxak, hamarretakoa, elastiko bana eta luntxa izango dituzte parte-hartzaile guztiendako. Txirrindularien artean opari ugari zozketatuko dituzte. Antolatzaileek txirrindulariak animatu gura dituzte proban parte har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak