2022ko abuztuaren 8an hil zen.
Iloba denen amatxo zinen
Maitagarria, alaia...
etxeko oro zaintzeko beti
gertu zenuen talaia.
Gure ametsik gaiztoenean
bihurtu da hil-kanpaia,
aita-amekin batzeko berriz
iritsi zaizu garaia.
Bost kontinente pasa zenitun
bost kultura bost paisaia,
bai, baina, gure bihotzetara
izan da azken bidaia!
Asko Maite zaitugu!
Etxekoak
Aretxabaletan, 2022ko abuztuaren 30ean