Logoa

Bidea egingo da Torrealdeako etxeak eraikitzeko

 Elgeta Gaur eta ondorengo egun batzuetan ezingo da aparkatu Berraondoko aparkalekuaren zati batean. Auto dezenterendako lekua kenduko du obretarako pasoa egin behar da-eta. Horregatik, ezingo da aparkatu.

Erlojua konpondu egingo da azkenean

 Elgeta Herritar batek eman du dirua erlojua konpontzeko. Konponketa kostua oso-osorik ordainduko du borondate oneko pertsona honek. Lehen ere eman izan dute herritar anonimoek dirua. Udalak, nola ez, ondo hartu du herritar honen jarrera.

Multa jarriko zaie San Roke kalean gaizki aparkatzen dutenei

 Elgeta San Roke kalearen hasieran, goitik sartuta S-28 seinalea dago. Jende gutxik ulertzen du seinale hori, baina orain jaso dugu Udaletik seinale horren azalpena eta ez betetzeagatik jasoko diren isunak.

Udal aurrekontua: 2004ra arte ez da onartuko

 Elgeta Iaz Udal aurrekontuak urtea amaitu aurretik onartu bazituzten ere, aurten erabakia atzeratu egingo dute. Batzorde bakoitzeko arduradunek aurrekontuak aztertu eta idazkariari jakinarazi dizkiote. Ondoren, aurrekontu osoa adostuko da.

Aerobik zerbitzua: abenduan etena

 Elgeta Abenduaren hasieratik etenda dago aerobik zerbitzua eskoletara jende gutxi joaten baita.contributors:

Maala eta Salbador kaleko proiektuak: herritarren proposamenak jasoko ditu Udalak

 Elgeta Joan zen asteburuan ikusgai ipini zituzten, Maalan eta Salbador kalean egin asmo dituzten proiektuen planoak. Orain hilaren amaierara arteko epea izango dute elgetarrek Udalera proiektu hauen gaineko euren proposamenak bidaltzeko.

Maala eta Salbador kaleko proiektuak: herritarren proposamenak jasoko ditu Udalak

 Elgeta Joan zen asteburuan ikusgai ipini zituzten, Maalan eta Salbador kalean egin asmo dituzten proiektuen planoak. Orain hilaren amaierara arteko epea izango dute elgetarrek Udalera proiektu hauen gaineko euren proposamenak bidaltzeko.

Pilota: finalak Gabon zahar egunean

 Elgeta Pilotari gazte eta helduen txapelketetako finalak izango dira Elgetako frontoian. Gabonetako oporrak aprobetxatuz, eskola umeendako esku-pilota txapelketa izango da abenduaren 29tik 31ra bitartean. Kanporaketak hilaren 29an eta 30ean izango dira eta finalak, berriz, Gabon Zahar egunean.

Jaz Zubiaurre Toribio Etxebarria Sarien irabazle

 Elgeta Elgetar bat dago sari hauen atzean, Eduardo Zubiaurre hain zuzen. Jaz Zubiaurre enpresa eibartarra da, baina Elgetan ezaguna dugu Eduardo Zubiaurre. EAJ-PNVko zerrendan joan zen 5. postuan.

Semaforoak konponduta datorren asterako

 Elgeta Aste honetan Elgetatik autoz pasatu diren gidariak ohartuko ziren semaforoek aste honetan ez dutela behar bezala funtzionatu. Hala ere, datorren asterako konponduta egongo direla jakin dugu.

Gabonak: Olentzero lehiaketa eta argiak plazan

 Elgeta Abenduaren 19rako argiak jarriko dituzte plaza inguruan;bestetik, Olentzero lehiaketa ere antolatu dute abenduaren 20rako. Gabon usaina Elgetan.

Jostailuen gaineko ikastaroak eta hitzaldia

 Elgeta Gabon jaietan jostailuen inguruan sortzen den kontsumismoa dela-eta, Udalak, Herri Eskolaren laguntzaz jostailuei buruzko bi ikastaro eta hitzaldi bat antolatu ditu herritarrendako. Pili Arin arduratuko da elgetarrei gaiari buruzko azalpenak emateaz.

Hilerrian leku berrien egokitzapena

 Elgeta Hilerrian lurperatze berriak egiteko leku gabe geratzen dihardute Elgetan. Hori dela eta egokitzapen lanak egiteko asmoa azaldu du Udalak. Horretarako, ordea, orain lurperatuta daudenen senitartekoei jakinarazi diete lanean hasi aurretik.

Partzuergoa ur zerbitzuaren kudeatzaile

 Elgeta Asteleheneko Osoko Bilkuran, ur zerbitzuaren kudeaketa osoa Ur Partzuergoaren eskuetan uztea erabaki zuten Udal ordezkariek. Iazko urrian Ur Partzuergoak hartu zituen ura kudeatzeak Udalari suposatzen zizkion zenbait lan eta gastu, baina hemendik aurrera zerbitzu osoaz arduratzeko akordioa sinatu du Udalarekin.

Epea zabalik dantza taldean izena emateko

 Elgeta Elgetako txikiek euskal dantzak ikasteko eskolak ipiniko dituzte abian urtarrilean. Dantza taldean izena eman nahi dutenek liburutegira jo beharko dute azaroaren 28a baino lehen. Hiru talde izango dira eta bakoitza egun batean elkartuko da.

Zergak eta tasak 2004an %2,5 igotzeko proposamena

 Elgeta Astelehenean, hilaren 17an, egingo dute Udalean osoko bilkura. Bertan besteak beste datorren urterako ordenantza fiskalak izango dituzte eztabaidagai. 2004ko zergak eta tasak gaurkotzean %2,5eko igoera egitea proposatu dute.

Ipuin kontalaria liburutegian

 Elgeta Jose Mari Carrere etorriko da Elgetara, hilaren 14an, barikuan. "Izena duen guztia da" edo euskaldunak ipuinen herrialde miresgarrian izeneko emanaldia eskainiko du.

Maalako parke ingurua eta Salbador kalea berritzeko proiektuak aurkeztuta

 Elgeta Maalako parkea eta ingurua txukuntzeko erabakia hartu du Udalak, eta horretarako proiektua aurkeztu berri du. Bide batez, Salbador kalean berrikuntzak egiteko asmoa ere badute.

Autobus gehiago eskatu dituzte herritarrek

 Elgeta Garraio publikoaren arazoa zenbaterainokoa zen ikusteko herritarren artean galdeketa zabaldu zuen Elgetako Udalak. Erantzunak jasotzeko epea amaituta, ehunetik gora orri batu dituzte udaletxean, eta emandako erantzunak askotarikoak izan dira.

Kutxak bulegoa aldatuko du lekuz

 Elgeta Elgetan dagoen banku etxe bakarrak lekua aldatuko du. Orain Gudarien bidean dago, baina San Roke kalera pasatuko da. Denbora bateko kontua izango da, ez gehiago.

Gida komertziala

Barrenengua

Barrenengua Hegoetxeaga
20690 Elgeta
Tel.: 943768221
http://www.nekatur.net/barrenengua

Gida komertzialeko produktuak

Entxufeak
Txuletak
Bonbilak
Taladro sakona
Karpetak
Urdai azpikoa